Hizpro.eus ikastolako hizkuntz proiektua kudeatzeko webgune pribatua da. Erabiltzaile berria sortu behar baduzu, EHIko hizkuntz proiektuko arduradunarekin hitz egin beharko duzu. Dagokion erabiltzaile eta pasahitza duzunean, webgunea erabiltzen has zaitezke.

Saioa hasi

Saioa hastea oso erraza da. Webgune atarian, dagokion erabiltzaile eta pasahitza jartzea besterik ez da. Kontuan izan, erabiltzailea e-posta kontua izango dela.

"Pasahitza gogoratu" checkbox-a markatuz gero, web nabigatzaileak pasahitza gogoratu itzulituko du berriro sar ez dezazun. Saioa hasten dugunean, eskuin aldeko goiko partean gure izena ikusiko dugu.

Hasierara itzuli

 

Pasahitza bereskuratu

Pasahitza ahaztu baduzu, zure kabuz berreskuratzeko aukera duzu. Saioa hasteko kaxaren azpian, "Pasahitza ahaztu duzu?" dioen testu bat dago eta bertan klik eginez, e-posta eskatzen den pantaila berri bat azalduko da:

Erabiltzailearen e-posta jarri eta postontzira ausaz sorturiko pasahitz berria bidaliko da.

Hasierara itzuli

 

Erabiltzailearen menua

Webgunean saioa hasita dugula, gure izenean klik eginezgero erabiltzaileren menua agertuko da:

Datuak eguneratu
Erabiltzailearen datuak aldatzeko; Izena, abizenak, e-posta...
Pasahitza aldatu
Norberak bere pasahitza alda dezake nahi duen bezalakoa izateko.
Laguntza
Webgunearen erabilera modu labur batean azaltzen duen gida erakusteko.
Irten
Saioa amaitu eta web aplikaziotik irteteko.

Hasierara itzuli

 

Pasahitza aldatu

Pasahitza aldatzeko, webgunean saioa hasita dugula, izenaren gainean klik egin eta erabiltzailearen menuan "Pasahitza aldatu" aukeratu beharko dugu.

Pasahitz berria bi aldiz idaztea nahikoa izango da.

Hasierara itzuli

 

Nire datuak aldatu

Erabiltzailearen izenan klik egin eta Datuak eguneratu aukeratzen badugu, gure zenbait datu aldatzeko aukera izango dugu: Izena, abizenak eta e-posta. Kontuan izan e-posta aldatu ezkero, saioa hasterakoan berdina erabili behar dela.

Hasierara itzuli

 

Plan estrategikoa, urteko plana eta urteko memoriak

Hizpro.eus webgunearen helburu nagusia plan estrategikoa, urteko plana eta urteko memoriak betetzea da ondoren, modu automatiko batean hauek Ullibarrira bidaltzeko. Saioa hasi bezain pronto ondorengoa ikusiko dugu:

Dagokion plan edo memoria betetzeko, dagokionari klik egin eta galdetegi bat agertuko da. Giltzarrapoa dutenek ikusteko aukera izango dugun arren, ezingo ditugu aldatu.

Hasierara itzuli

 

 

HP Autoebaluazioak (Iparraldeko Ikastoleentzat soilik)

Atal hau Iparraldeko Ikastolei dagokie, Euskaraz Bizi Hitzarmena (xarta) dokumentuaren ondoko urratsa da tresna hau: urtez urte, urtarrila bukaeran, ikastola bakoitzak bere Hizkuntza Proiektuaren auto-ebaluazioa egiten du. Ikastetxeko antolaketaz gain, xartak finkatutako hiru ardatz bereziki zaintzeko: sentsibilizazioa, hizkuntza politika, eta sustapena. Buraso eta Talde profesionaleko erreferenteek erabiliko dute tresna hau, elkarlanean.

 

HP Autoebaluazioak betetzen

Moldatu nahi den ikasturtean "HP Autoebaluazio" karratuan klik eginez datuak aldatu ahal izan izango dira. Aldiz, "Ikasturtekako Konparaketa"-n klikatuz gero, uneko ikastolaren datuak ikasturteka izan duen eboluzioa ikusteko aukera dago, ikasturte desberdinetan auto-ebaluazioetan emandako datuak bistaratzen dira bertan.

Ikasturte bateko HP Autoebaluazio batean sarturik, galdetegia betetzen has daiteke. Hasiera batean, aurreko ikasturtean ebaluaziorik bete ez zuten ikastolek hutsik izango dute auto-ebaluazioa. Bete zutenek aldiz, aurreko urteko datuak kargatuko zaizkie bertan aldaketak modu errazagoan egiteko horrenbeste idatzi beharrik gabe. GARRANTZITSUA: Aurreko ikasturteko auto-ebaluazioan sartu ziren datuak ez dira galduko aurtengoan aldaketak egiterakoan.

Irudiarekin adierazten dira aurreko urteko auto-ebaluazioak, jada editagarri ez daudenak, baina haietan emandako datuak ikusgarri daudenak.

(Uneko Ikastola baten Ikasturteka izandako eboluzioa)

 

Auto-ebaluazio barnean, dauden atal desberdinetara joatea ahalbidetzen duten botoiak aurki daitezke goikaldean. Esaterako, "Hirugarren atala: HIZKUNTZA-POLITIKA" botoian klikatuz, atal horri dagozkion galderak ikusi eta editatzeko aukera dago.

 

Abenduko Ikastolen Kontseiluan bozkatu Hizpro Arauak txertatu dira auto-ebaluazioan, doakien ataletan kolore laranjaz seinalatuak gunean.

 

"Sentsibilizazio" eta "Sustapen" ataletan aurkitzen diren ekintza taulak modu errazean maneiatzeko bi botoi daude. Ekintza berri bat gehitu nahi bada, klikatu "+ (Errenkada gehitu)" horretan, eta bete datuak. Kargatu den ekintzaren bat ezabatzeko aldiz, "- (Errenkada kendu)" klikatu.

 

Atal bakoitzeko datuak sartu ahala, graba/gorde behar dira, orrialde amaieran dauden botoiekin. Atal bakoitzeko, GORDE botoiari emandakoan atalaren goikaldeko eta behekaldeko botoiak berdez adieraziko dira.

(goikaldeko botoiak)

(behealdeko botoiak)

Bi argazkietan ikusten dugu "Antolaketa" eta "Sentsibilizazioa" ataletan sartutako datuak ongi gorde direla (goikaldeko eta behekaldeko botoiak berdez daude) eta jarraian "Hizkuntz Politika" atalean datuak sartu beharko direla.

 

Datu guztiak sartu ondoren, "DENA GORDE eta EMAITZAK IKUSI" botoian klikatu beharko da aldaketa guztiak berriro gorde eta sartutako datuak laburpen modura emaitzak ikusi ahal izateko.

 

Hurrengo argazkian ikusi daitekeen antzera, atal guztietan uneko ikastolak ikasturte horretako auto-ebaluazioan sartutako datuak aurkeztuko dira.

 

Azkeneko argazkiak gorriz borobildurik duen esteka urdinean klikatuz, Iparraldeko ikastola parte hartzaile guztiek ikasturte horretan jasotako emaitzen laburpena uneko ikastolaren emaitzekiko konparaketa bistaratuko da, nahi izanez gero.

Hasierara itzuli

 

 

 
Dokumentuak gordetzen